Hemen gaude berriz ere bueltan

Urrun eta era berean hurre.

Egia da bloga bertan behera eduki dugula datuen babesa dela eta baina oraingo argitarapenetan ez ditut zure umearen argazkiak txertatuko (nahiz eta nik soberan jakin hori dela desiatzen duzuna): abestiak, ipuinak, jostailuak eta jolasak egiteko-sortzeko ideiak, gomendioak baizik.

Bakoitzaren umea etapa edo fase desberdin batean dago. Batzuk oraindik eserita besterik ez daude, beste batzuk lau txakurrean dabilz eta gutxi batzuk, baina badira, oinez egitera animatu direnak jada. Bakoitza bere erritmora doa eta hori da gakoa;  norbere erritmoa errespetatu behar dugula.

Oraindik eserita bakarrik dauden umeekaz egin dezakegun jarduera sinple bat proposatzen dizuet. Zertarako? Umearen mugimendua suspertzeko. Beti ere bidelagun izanik. Nola? Umearen ondoan egonez eta umeari lasaitasuna eta konfiantza transmitituz.

JARDUERA

Umea eserita zein “ahuzpez” (behera begira) jarrita jostailuak bere eskuerara ipini. Gutxika gutxika jostailu hauek urruntzen joango gara umeari mugitzera edo sikeran jostailua hartzera animatuz. Ziurrenik umea kexatu egingo da eta bere desadostasuna agertuko du baina lasai ez zaio ezer larririk gertatzen. Animo!!!

pelota eskuan

 

pelota urrun

ABESTIAK

Zein garrantzitsuak diren abestiak gure egunerokoan. Azken finean musikaz guztiok gozatzen dugu eta gure txikitxoak gehienetan abestuz hasiz gero liluratuta gelditzen dira. Zenbat aldiz abesten dugu egunean zehar?

Ohiturak galdu ez daitezen… goazen abestera.

 

JOSTAILUA, JOLASA SORTZEN

BOTEILA SENTSORIALAK

Zer dira?

Plastikozko boteilak dira. Boteila hauek umearen jakinmina suspertzen duten objektuez bete behar dituzu. Urez betetzen badituzu eta astinduz gero barruan dauden objektuak mugitzen badira, efektu lasaigarri bat lortu dezakezu. Boteila hauek umearen begiradaren aurrean astintzen badituzu, umeak begiradaz jarraitzea lortu dezakezu. Eta baita ere eskua luzatzea (eskatu egingo dizu).

Zelakoak dira?

boteilak

Nola egin ditzaket?

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s