Gaur zer barri?

Egun on guztioi. Gaurko saioan jorratuko dugun gaia ELIKADURA da. Proposatuko dizuedan guztia elikadurarekin lotuta joango da. Hasteko elikadurari buruz:

1) INFORMAZIOA

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada eta nutrizioak aldi berean behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz bai nutrizioa bai elikadura guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako eta bestetik haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Gure umetxoen adinean elikadura mota desberdinak daude:

AMAGANDIKO EDOSKITZEA

Bularreko haurrentzako elikadurarik onena amaren esnea da. Lau edo sei hilabete betetzen dituzten arte amaren esneak beren nutrizio behar guzti-guztiak estaltzen ditu.

titia

EDOSKITZE ARTIFIZIALA

Amagandiko edoskitzea posible ez denean edota gaixotasunen bat tarteko, gomendagarria ez denean edoskitze artifizialera jo beharko dugu.  Behiaren esne eraldatuarekin egiten da nutrizioaren aldetik amaren esnearen ahalik eta antzik handiena izan dezan.

bebe-tomando-biberon

ELIKAGAI FUNTZIONALAK. ONDORIOAK ETA MUGAK

Azkenaldian hedabideak garrantzi handia ematen ari dira elikagai funtzionalei, hau da, esnekiei eransten zaizkien prebiotiko eta probiotikoei. Horiei buruz ematen diguten informazioa kontuan hartuz oso funtzio garrantzitsuak betetzen dituztela ematen du; hots, erantzun inflamatorioa modulatu egiten dutela eta osasunari hainbat modutara laguntzen diotela. Gaur egun, prebiotikoak eransten dizkiete edoskitzaileentzat egokitutako esneei eta ekoizleek gisa honetako informazioa ematen digute: “Defentsak handitzen ditu”, “Hesteetako flora orekatzen laguntzen du”…

Prebiotikoak hesteetako florako bakteria jakin bat edo batzuie hazten laguntzen dieten azukre berezi batzuk dira. Bakteria hauek amaren esnean egoten dira eta gaur egun ia esne egokitu guztiek dauzkate horrelakoak beren konposaketan. Probiotikoak (hesteetan egoten diren germenak) ordea, ezin dira esne egokituetan sartu baina haur handiagoek kontsumitzeko prestatzen diren esnekietan: “bio” jogurtetan, “actimel”-etan… Nolanahi ere sendagileek ohartarazten dute ez dela komenigarria haurrek probiotikoak ohikotasunez hartzea. Prebiotikoei (azukreei) dagokienez, oraingoz frogatu ahal izan zaien onura bakarra idorreria (kaka egiteko zailtasuna) kasuetan daukaten eraginkortasuna da. Kontsumitzaileoi transmititzen dizkiguten gainerako efektu guztiak (gorputz osasuntsuagoa izatea…) ez dira azterlan serio bakar batean ere zientifikoki demostratu.

             PREBIOTIKOAK

prebiotikoak

PROBIOTIKOAK

probioticos

ELIKADURA OSAGARRIA

Haurrak lau edo sei hilabete betetzen dituenetik aurrera amaren esnea ez da bere nutrizio eskakizunak betetzeko nahikoa. Baina bere elikadurarako osagai nagusiak esneak izaten jarraitzen duenez gainerako elikagaiak osagarriak direla esaten da. Beti kopuru txikitan hasi behar da hauekin. Bakoitzak erabakitzen duen jakiarekin egiten du aprobadea. Normalean lehenengo barazkiekin hasten gara: azenarioa, kalabazina, lekak. porrua, kalabaza… eta gero goaz lekaleak, arraina, proteina, arrautza eta esnekiak sartzen. Fruta ere sartzen dugu beraien dietan: platanoa, madaria… Beti be umearen erritmoa errespetatuz eta bere nahia kontuan izanik.

BARAZKIAK

barazkiak

LEKALEAK

lekaleak

ARRAINA

arraina

HARAGIA

haragia

ARRAUTZA

arrautza

ESNEKIAK

esnekiak

FRUTAK

frutak

HAUR TXIKIEN ELIKADURA

Haurra urtebete betetzen duenetik familiaren elikatzeko ohiturak hartzen hasten da pixkanaka. Orduantxe hasten da elikagai batzuekiko zaletasuna eta higuina (nazka)  sentitzen, gutiziak izaten. Eta horrela elikagai mota bakar bateko dietak egiteko eta behar dituen gainerako nutrienteen aldetik gabeziak izateko arriskua sortzen da. Horregatik dieta osatzen duten elikagaiei dagokienez aniztasuna izateko ahaleginak egin behar ditugu. Haurrak gutxienez 500ml esne edo esneki, irinak, frutak, barazkiak, lekaleak (dilistak…), haragia eta arraina hartu behar ditu.

Haurraren hazkuntza urtebete betetzen duenetik aurrera moteltzen hasten da. Lehendabiziko urtean 24cm inguru hazten da, bigarrenean 12, hirugarrenean 10 eta laugarrenetik aurrera 5-6 inguru eta horrela haziko da eskola adinean dagoen bitartean.

Haur eskolako adinean dauden haurrentzat familiaren elikadura da erreferentzia nagusia, imitazioaren bidez ikasten dutelako. Beraz, gomendagarriena haurrari zerealak, frutak, barazkiak, esnekiak, arraina eta haragia ematea da.

Funtsezkoa da elikadura ohituretan heziketa egokiak jasotzea, haurraren haziera eta adimen garapenaren artean oreka on bat bermatu dadin.

 

2) IPUINA

Ez da erraza hain txikiak izanik ipuin aproposa aurkitzea baina… ahalegina egin dut.  Pare bat aurkitu ditut. Zer iruditzen zaizu?

 

 

3) JOLASA

Guztiok dakigun jolas bat proposatuko dizut. Ea gogoratzen zaren.

Prest zaudete familian jolasteko?

 

4) ABESTIAK

Informatu gara, ipuinak entzun ditugu, pixka bat jolastu baita ere. Jada erritmoa hartu duzuenez jarrai dezala festak.

 

 

 

 

TARTE HONETAN JANARIAZ IHARDUN ETA GERO NI GOSEAK AMORRATZEN NAGO. ETA ZU?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s