GAURKOAN…

… EMOZIOEZ mintzatuko gara.

1) INFORMAZIOA

Emozioak norbanakoek barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira. Aldarteari, izaerari, nortasunari, jarrerari eta motibazioari lotuta daude.

Emozioa atsegina edo gogoz kontrakoa izaten da. Emozioa sortzen duten kanpoko nahiz barneko eragin horiek bat batean azaltzen direnak izan daitezke; edo pixkanaka indar hartzen duten sentimenduak.

Hainbat emozio mota daude. Emozioek azpiegitura neuronala dute. Oinarrizko emozioak beharrezkoak dira biziraupenerako eta garapenerako.

Subjektiboki atseginak edo balio positiboa duten oinarrizko emozioek, helburu bat erdiestean sentitzen direnak eta proposatutako zerbait lortutakoan ongizatea eta gozamena eragiten dutenak dira. Adibidez: alaitasuna, gozamena…

Desatseginak edo balio negatiboa duten oinarrizko emozioek, helmuga bat lortzen ez denean edo mehatxu edo galera bat dagoenean sentitzen direnak dira. Adibidez: haserrea, tristura, beldurra…

Ez dira nahastu behar emozio positiboak (ondo sentiarazten gaituztenak) edo negatiboak (txarto sentiarazten gaituztenak), emozio “onak” edo “txarrak” direnetatik; emozioak ez baitira ez onak ez txarrak, atseginak/desatseginak edo egokiak/desegokiak baizik.

Adimen emozionala norbere emozioez jabetzea da. Horiek ezagutzea, identifikatzea eta ulertzea. Gure emozioetaz ez ezik baita besteen emozioetaz jabetzea eta identifikatzea ere.

Adimen emozionala txiki txikitatik ondo garatzea ezinbestekoa da bizitzaren aurrean jokatzen jakiteko.

Lehen esan bezala, hainbat emozio desberdin daude eta egoera baten aurrean pertsona batek zein beste batek emozio desberdinak bizi ditzake. Bizitzan zehar emozio guztiak momenturen batean bizitzea oso garrantzitsua eta ezinbestekoa da bakoitzetik zerbait beti ikasten dugulako.

EMOZIOA BATZUK IRUDIETAN

                  Alaitasuna

alai

Gozamena

gozamena

Haserrea                                                                                                                    Lotsa

haserrealotsa

 

Beldurra                                                                                    Tristura

trsite

beldurra

 

 

Harrituta                                                                           Intseguritatea

harritutaintseguritatea

 

 

Kulpa edo errua

kulpa edo errua

 

2) IPUINAK:

 

3) JOLASAK

Etxean seme-alabarekin jostatzeko.

Txanda-txandaka nik zuri, zuk niri.  Errelaxatzeko sasoia duzue…

… baina ez lokartu orain gorputza astindu beharra dugu eta.

4) ABESTIAK

 

 

 

 

Gaurkoari amaiera emateko, oso interesgarria den bideotxo bat ikusgai.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s