ANIZTASUNA

1) INFORMAZIOA:

Aniztasunak subjektuen arteko desberdintasuna edo  bereizketa adierazten du. Balio hau bazterketaren aurkakoa da erabat. Gure gizartea anitza da, gu ere hala gara eta aniztasunak gero eta hertz gehiago ditu: familia eredu desberdinak, sexu aniztasuna (era guztietako sexu orientazio edo identitateak) , urritasun fisiko edo psikikoa duten pertsonak (aniztasun funtzionala: adierazpen horren bidez pertsona bakoitzaren gaitasun bereziak nabarmentzen dira. Konnotazio negatiboak dituzten beste termino batzuk ordezkatu ditu, besteak beste, ezgaitasuna, desgaitasuna edo minusbaliotasuna), baliabide ekonomiko desberdinetakoak, jatorri desberdineko etorkinak eta atzerritarrak, ideologi eta sinesmen desberdinak… Aniztasun hori gizartean dago eta horren islada ikastolan.

Aniztasunak ikastolako bizitza eta iharduerak betetzen ditu, denak desberdinak, baina aldi berean berdinak garela agerian jarriz: hau da, elkartzen gaituena urruntzen gaituena baino gehiago dela ikusiaraziz. Guk ikastolan lantzen duguna; norbera den bezalakoa izanik ere, besteekin elkartzen gaituzten gauzak gehiago dira urruntzen gaituztenak baino eta norberak bere ezaugarriak ezagutu eta errespetatu behar dituela da.

Honi buruz erreflexio pixka bat egiteko, ikusi eta entzun:

 

Zer iruditu zaizu?

Orain beste adibide bat ikusteko aukera duzu gure txikitxoetara gutiz hurbilduz.

Nola sentitu zara hau ikustean? Uste duzu ikusitakoa errealitatean horrela dela? Hori da egiten duguna?

2) IPUINAK:

 

 

 

 

3) JOLASA:

  • Ispilutxo ispilutxo nor da umerik politena? 

Zergatik da garrantzitsua jolas hau?

Umea hasi da bere buruaz jabetzen nahiz eta oraindik ez konturatu bere irudia dela. Tarteka disfrutatu dezake ispiluan isladatutako gurasoaren irudiaz.

Zer behar dugu?

Ispilu txiki borobila.

Zelan egin?

Hurreratu iezaiozu umeari ispilutxoa hitz goxoak esaten dizkiozun aldi berean: nor dago hemen? nor da ume polit hau? Umeak bere kuriositatea adieraziko du ispilua eskutxoetan hartuz; mezua entzunez eta isladatutako irudia behatuz. Nahi badu utzi iezaiozu ispilua ahora eramaten eskuerara eukiten dituen jostailuekin egiten duen bezala.

umea eta ispilua

 

4) ABESTIAK:

 

 

 

 

 

 

GAUR HAIN ZUZEN ERE, AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA.

 

 

DENOK GARA BAKARRAK ETA ERREPIKA EZINAK.

DENOK GARA EZBERDINAK, ERREPIKAEZINAK ETA BAKARRAK. ONARTU ONDOKOA GU BEZAIN INPORTANTEA DELA. ENPATIAREN GARRANTZIA.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s