KOLORE-KOLORE

 

 

Aurkezpena nahikoa izan da gaian murgiltzeko?

Jakin dakizu gaurko argitarapenean erronka bat proposatuko dudala. Erronka koloreekaz lotuta doa batik  bat baina baita zentzumenekin ere. Umetxoen adina eta ezaugarriak kontuan izanik egokitu beharra euki dut, erabiliko dugun materiala ez bait da guztientzat aproposa. Oraintxe ulertuko duzue zergatik.

Gaurko honetan JOLAS SENTSORIAL bat proposatuko dut.  Jolas hau egiteko jogurra behar dugu beraz kontuan izanda oraindik ume batzuk esnekiak ez dituztela probatu baliabide bi eskainiko ditut. Horrela bakoitza bere egoerara moldatu ahal izango da.

JAN AHAL DIREN MARGOAK

 

1) Zer behar dugu?

Jogur griego naturala         Koloranteak                      Ontzia

Orri zuria                          Lastoa (pajita)           Film transparentea

2) Nola/zer egin:

-Jogurra hartu eta ontzi batera bota.

jogurra jaurti

 

– Jogurrari kolorantea bota, 4-5 gota edo gehiago (norberak baloratu). Eta nahastu.

 

-Zuria den oinarri bat prestatu. Nik orri zuri bat proposatu dut baina norberak erabaki dezake non egin. Kontuan izan aukeratzen duzuen espazioa zenbat eta zabalagoa izan umeak gehiago gozatuko duela.

Proposamen hau esnekiak probatu dituztenentzako da.

Ontzian egin dugun nahastea, aukeratutako oinarrira bota.

Beste hau probatu ez dituztenentzako da. 

Nahastea jaurti eta gero film transparenteagaz estali. Ertzak ondo finkatu.

 

-Guztia dugu prest esperimentatzen hasteko. Ume bakoitzak modu desberdinean burutuko du ekintza. Burutzen baldin badu, noski.

Edozein proposamen aukeratuz gero, zentsumen desberdinak landuko dituzte. Lehenik eta behin ikusmena: koloreek euren arreta erakarriko dute. Bigarrenik , ukimena: ziurrenik eskua berehala luzatuko dute aurrean dutena ikutu nahian. Hirugarrenik izan liteke usaimena edo dastamena. Baliteke baten batek usaintzea edo eta beste batzuek ahoan sartzea dastatzeko (hau lehenengo aukeran baino ez) edo biak. Halan da be, utzi iezaiozu umeari bere kuriositatez deskubritzen jan ahal duela. Probatu du? Gustuko du?

Bakoitzak bere erritmora burutuko du ekintza. Umeak ezer egiten ez badu ez dugu ezertara behartuko. Guk aukera eskainiko diogu baina erabakia berak hartuko du. Nahi badu egin egingo du, ez badu egin nahi ez du egingo. Lasai, ez da ezer gertatzen.

Iharduera hau eginez, umeak margotzeko modu berri batekin gozatuko du. Koloreak nahasten disfrutatuko du. Margoak probatzen eta bere testura suabea sentitzen ere.

 

Zin dagizuet esperientzia izugarri polita dela. Pringi-pringi ere bada. Umeak jogurrez beterik amaituko dute beraz helduok erabaki non eta zelan burutuko duzuen ekintza.

 

Nahi izanez gero, aukera duzue ihardueraren nondik norakoak niri erakusteko. Gogoratu email bidez bidali ahal dizkidazuela argazkiak: aapraiz@eleizaldeikastola.eus helbide elektronikora. Ez da derrigorrezkoa. Datu babesa dela eta kontuan izan blogean zein sare sozialetan argitaratu ahal direla. Argazkietan umeak ez dira zertan agertu behar, egindako edo lortutako erronkaren emaitza baizik.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Beste barik agurtzeko momentua heldu da. Ea zer moduz doan erronka. Nik asko disfrutatu dut. Eta zuek?

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s