JOLASA

bebe

Kaixo familiak!

Gaurko tartetxoan jolasari buruz iharduko dugu. Gaian murgiltzeko…

…Klikatu  JOLASA hitzaren gainean, JOLASA  , aurkezpen bat da.

Konfinamendu egunotan denetarik egiteko aukera dugu. Badakit gure umetxoek egunean zehar pila bat jolasten dutela. Batzuetan bakarrik (guk geure gauzak egin behar ditugu eta) eta beste batzuetan norbaitekin.

Jolasa eta jolastearen garrantziaz ohartzeko entzun ondorengo elkarrizketa, pena merezi du eta.

 

 

Argi geratu zaigu zein beharrezko eta garrantzitsua den jolasa eta jolastea ?

Ba orduan guztiok prest jolastera goaz eta!!!!

Hartu umea altxoan eta,

ARRE ARRE MANDOKO BIHAR IRUÑERAKO…

XANGO-MANGO…

 

“Bañito” sasoia ere jolasteko aukera aproposa da eta izugarri disfrutatzen dute.

BITSAREKIN JOLASEAN

bitsa

Bitsak zentzasio berriak piztu ditzake umearengan. Bere zentzumen guztiak estimulatu ditzake: ukimena, usaimena, ikusmena… Bitsarekin jolasean aritzeak esperientzi berriak eta dibertigarriak aportatuko dizkio umeari.

 

URAREKIN PLISTI-PLASTA

Umeak izugarri disfrutatuko du ura mugitzen. Eskuak gora eta behera mugitzean ura salpikatzeak eta plisti plasta iharduteak umearengan izugarrizko estimulazioa piztuko du. Jostailu batekin ere egin dezake gauza bera. Adibidez, ahatetxoarekin. Umeari erakutsi nola hondora sartuz gero ahateak bere kabuz azalera irtetzen duela.  Uretako ipuinak ere interesgarriak dira. Plastikoz eginak daude eta kolore asko dituzte. Ekintza ezberdin asko eskaintzen dituzte. Batzuk zaratak egiten dituzte…

 

Zer iruditzen oraingo honetan norberak prestatzen baditu jolasak? Lasai nik lagunduko dizuet eta! Oso errazak dira.

  1. Etxeko txokotxuren batean…

…umeak gustuko dituen objektuak itsatsi, hiru-lau nahiko dira. Umea aurrez-aurre jarriz gero objektuak eskuratzen saiatuko da. Berak aurkituko du bidea.

    2.  Espazio zabal batean… 

… objektuak itsatsi (pelotak, jogur poteak…) eta ea zer gertatzen den. 

Horrenbeste jolastu eta gero lasaitzeko garaia ere iritzi da. Jarri zaitezte eroso Pupu eta Lore protagonista diren ipuintxo hau entzuteko.

 

Gaurkoz nahiko dela ez duzu uste? Hurrengoan gehiago. ONDO IZAN ETA ZAINDU.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s