KEINUAK

Kaixo guztioi!!!

Gaur eguena, zer berri? pentsaten

Gaur eguena da, bai! ERRONKA proposatzen dudan eguna. Hasi baino lehen esan behar dizuet, joan den eguenako erronka egin nahi izanez gero oraindik sasoiz zabiltzatela. Epea martitzenerarte luzatzen dut egin nahi duenak aukera izateko. Beraz gaur ez dut argazkien argitarapenik egingo. Datorren asteko eguenan argitaratuko ditut joan den asteko erronkaren argazkiak eta gaur proposatuko dizuedanarenak ere. Aprobetxatu aukera.

Izenburuan irakurri duzuen bezala, gaurko gaia KEINUAK dira. Pixka bat gaian murgiltzeko; entzun, ikusi eta hasi praktikatzen.

 

 

 

 

 

 

ERRONKA

Gaurkoa oso erraza eta berehala egitekoa da. Ez duzue inongo materialik behar. Heldu bat eta umea bera nahikoak dira. Aspaldi danik ez gara elkar ikusi. Umeak izugarri aldatu dira eta pilo bat ikasi dute. Ikastolan geundenean egunero praktikatzen genituen hiru keinu hauek: txalo egitea, musua botatzea eta agur esatea. Jada ikasita eukiko dutenez…

Gaurko erronka hiru keinu hauek nola egiten duten andereñori erakustea da. (KLIKATU ONDORENGO HITZETAN). 

Txalopintxalo 

Muxutxua

Agur

Nik egin dut neurea, orain zeuon txanda da.

Gaurkoan ezin ahaztu aipamen berezia egiten AMATXO guztiei. Gure eguna beti den arren, domekan bereziki ospatuko dugu. Aprobetxatu ezazu eta eskatu itzazu musuak eta besarkadak agortezinak dira eta.

Niri izugarri gustatzen zaidan abesti bategaz utziko zaituztet. Disfrutatu ezazu.

 

Hurrengorarte, ondo izan eta zaindu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s