ZENTZUMENAK

Klikatu entzuteko!

Gizakiok mugitu eta mezuak jaso behar ditugu erlazionatzeko. Hezur, muskulu eta abarren laguntzaz mugitzen gara, eta kanpoko mezuak jasotzeko zentzumenak erabiltzen ditugu.

Zentzumenak arduratzen dira kanpotik jasotzen ditugun zirrarak (beroa, argia, kolorea…) kinada bihurtzen. Kinada horiek, nerbioen bidez, garunera bidaltzen dira eta garunak, muskulu eta hezurrei aginduak ematen dizkie zirrara horien aurrean egin beharreko mugimenduak egiteko (korrika, salto, eskua kendu, idatzi…). Horretarako zentzumen bakoitzak eginkizun bereziak ditu.

Gizakiok bost zentzumen ditugu:

 

DASTAMENA     IKUSMENA    ENTZUMENA  UKIMENA    USAIMENA

 

 

Zentzumenak banaka landuko ditut bakoitzari bere garrantzia emateko.

Argitarapenaren hasieran pista ezin hobea eman dizuet gaur zertaz hitz egingo dugun jakiteko. Bai ala ez?

belarria

Bai, asmatu duzue! Beraz belarriak erne eta goazen jostatzera.

Gure umeak hain txikiak izanik ezagunen dituzten soinuak nire ustez animalienak dira. Animaliak abiapuntutzat hartuz…

Ea ondorengo soinuak umetxoei ezagunak egiten zaizkien.

 

 

Hurrengo irudietan animaliak agertzen diren zatia bakarrik ikustea da nire nahia. (“eta orain gure lana” agertzen denean ez duzue ikusi beharrik, ez dator gugaz bat).

 

 

Zer moduz doa entzumen hori? Belarriak erne dituzte txikitxoek? Gustura daude?

Gorputza astintzeko garaia heldu da. Haur eta gazte prest dantzan egiteko?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BUFAAAAA NEKA-NEKA EGINDA EZTA? ZENBAT DANTZA? OSO ONDO EGIN DUZUE, TXALO BERO BAT GUZTIONTZAKO!!!!

 

 

Orain nire txanda da.

 

MUTUTUTE???????

 

Orain hartu patzadaz, jarri zaitezte eroso eta gozatu.

 

Gustatu zaizue? Ba hurrengoan gehiago. Ondo izan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s