DO, RE, MI, FA, SOL

Kaixo familia!

Konfinamendua hasi zenetik eta gaur egunera arte egiten ari garen ibilbidea luzea eta latza izaten ari da. Zeuon gertutasuna eta prestutasuna momentu oro sentitu ditut. Egoera ez ohiko honetan, zeuen, GURASOEN jarrera ezin hobea da eta egiten ari zareten esfortzua txalogarria da benetan. Beraz nik zuenganako miresmena agertu nahi dizuet merezita duzuen goraipamen bat eginez.

KLIKATU

 

Gaur eguena, erronkaren eguna. Zein izango ete da gaurko erronka? Zer proposatuko digu gaur andereñok? Tik-tak, tik-tak.  Oso garrantzitsua izango da entzumena. Ihardueran murgiltzeko belarriak prest eduki behar dituzue.

pentsatzen

 

DO, RE, MI, FA, SOL…

… hitzak irakurriz gero, zer ideia datorkizu burura? Oso erraz jartzen ari naiz igarkizuna e! Noski baietz, musika. Baina musika hitza oso zabala da. Musika hitza entzutean doinua, letra, tresnak… bezalako ideiak datozkigu burura. Ez al da horrela? Ba arrazoi osoa duzu. Gaurko erronka musikarekin erlazionatuta dago. Horregaitik esan dizuet aurrerago belarriak prest edukitzeko. Musikaz gozatzeko entzumena beharrezkoa bait da.

Ideia zaparrada bat botako dut irudi bidez eta ea zer datorkizun gogora.

 

Musika tresna ugari dituzu adibidetzat. Gaurko erronka MUSIKA BANDA sortzea izango da. Ume bakoitza norbere etxetik datorren artista bat izango da. Nola? Nik ideia batzuk emango ditut baina bakoitzak etxean duenaz baliatuko da bere musika tresna sortzeko. Aukera dago tresna bakarra edo gehiago egiteko. Nik erronkataz jasoko dudan emaitza (aapraiz@eleizaldeikastola.eus) zeuon esku uzten dut. Bidali diezadakezue egindako musika tresnaren argazkia, etxean montatu duzuen orkestaren bideoa… Utzi nazazue aho zabalik desiatzen nago eta!!!

Nik nire orkestarako…

TANBORRA ,MARAKAK, KRISKITINAK, FILARMONIKEA

…sortu ditut.

1) Tanborra

 

 

2) MARAKAK

3) KRISKITINAK

4) FILARMONIKEA

paji

Musika tresnak apaintzea norbere gustura egin beharreko ekintza da nahi izanez gero, noski.

Nik dena prest daukat, hasi dadila kontzertua.

KLIKATU

 

 

Datorren asteko egueneko blogean argitaratuko ditut KEINUAK eta MUSIKA BANDA erronkari lotuz jasotzen ditudan argazki eta bideoak. Momentuz gozatu ezazue KOLORE_KOLORE erronka burutzen jaso ditudan emaitzekin. Begiratu zer nolako emaitzak.

“ARTISTE KUADRILLIE”

KLIKATU

BUKATU DA, AKABO!!!

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s