ZENTZUMENAK (2)

 

descarga

Begiei esker gure inguruan gertatzen dena ikusten dugu

 

 

 

 

 

Gaur proposatuko ditudan iharduerak adinaren arabera doaz. Baina umearen gaitasunaren arabera aukeratu ditzakezu.

6-10 hilabete dituztenentzat.

6 eta 10 hilabete artean, haurtxoak aldi berean bi begiak erabiltzen hasten dira. Orain arte haien ikuspegia oso heldugabea izan da: modu lausoan ikusten dute, ez dituzte koloreak harrapatzen eta zailtasunak dituzte objektuak bereizteko. Lurreko etapa hasi eta lau txakurrean hasten direnean, haurtxoak enfokea erabiltzen hasi eta ikuspegi periferikoa garatzen hasten dira. Hau leku batean geldirik ez egon eta mugitzen hastearen arrazoia da. Beraz, beste trebetasun batzuk garatzen hasten da eta baliabide gehiago behar ditu bere inguru berrian aurrera egiteko. 

MAREN ETA KATALIN 

1) IKUSMENAREN MEMORIA LANTZEKO KIKU JOLASA: Amatxo edo aitatxo jarri zaitez Marenen/Katalinen aurrean eta jarri itzazuz eskuak zure aurpegiaren aurrean begiak estaliz. Ziurtatu umea zuri begira dagoela eta orduan kendu eskuak aurpegitik KIKU esanez. Badakit mila aldiz jolastu duzuela jolas honetara baina umeei izugarri gustatzen zaie. Sustoa hartu du Marenek? Eta Katalinek? Barreka ari da? Jolasean sartu ditzakezue material ezberdinak aurpegia estaltzeko: zapia, jostailuren bat…

Animatu ahal dira Maren eta Katalin eurak KIKU egitera?

2) ARIKETAK LURREAN: Lurrean jartzen diren mantak, aktibitateak dituztenak edo gimnasioek umearen mugimendua estimulatzen dute lau txakurrean hasi baino lehen. Horrela bere gorputza koordinatuz joango da begi biak era berdintsuan erabiliaz.

3) Begi-esku kordinazioa: eskaini diezaiokezu jostailu bat esku bategaz hartzeko eta beste jostailu bat beste eskuagaz hartzeko.

bebe

4) Ispiluaren aurrean jolasean. Hasieran umeek ez dute euren irudia errekonozitzen ispiluaren aurrean. Ziurrenik pozik jarriko da ispiluan bere irudia ikusita. Irrifarre egingo du eta posible da ispilua ikutzen saiatzea ere.

ispilua

5) Doinuarekin jolasean: jarri eskumutur zein orkatiletan zarata egiten duen zerbait. Mugitzen den heinean doinua entzungo du. Bbegiradarekin batera doinu hori nondik datorren bilatzen saiatuko da.

kaska

6) Pintza. Jarri itzazu bere inguruan objektu txikiak hartzen saiatu dadin “pintza” lantzeko.

 

Jarduera hauekin, haurra gertukoan zentratzen saiatuko da eta ikuspegi periferikoa entrenatuko du, ia 180º-ra.

10-12 hilabete dituztenentzat. 

10 hilabetetik aurrera, umeek mugitzeko ahalmena dute eta beraien inguruan dutena ikusi dezakete. Baina gainera guk lagundu diezaiokegu etxean iharduerak eginez bere ikusmen gaitasunaren garapena sendotzeko. 

KATALIN ETA MIKEL

1) Jarri itzazu objektuak urrunean umeak ikusi eta beraien bila joan ahal izateko.

gatea

2) Kubo edo kutxen jolasa. Umeak kutxa bete eta hustu behar du. Honela enfokea landu dezake distantzia ezberdinetik begiratu behar bait du.

kubos

3) Gorputzeko atal desberdinen pertzepzioa. Umea gerritik oratu eta gora eta behera mugitu dezakegu geure aurpegira begiratu dezan saiatuz.

zaran

 

 

 

 

 

4) Begi-esku kordinazioa lantzeko zarata egiten duen pelota bat bota umea bere atzetik joan dadin harrapatzen saiatuz.

gat

Garrantzitsua da egiten ditugun jarduera guztiak ikusmen eremuaren bi aldeetan egitea. Modu honetan haurraren bi begiak berdin estimulatuko ditugu. 

1-3 urte bitartekoentzat. 

12 hilabete eta 3 urte bitarteko haurtxoek ikusmen trebetasun ugari eskuratu dituzte. Lausotu eta zuri-beltzean ikusten dira itzal guztiak harrapatzera. Hurbil eta urruti dutena bideratzeko gai dira eta ikuspegi periferikoa kudeatzen dute, hau da, ia 180º-ra iristen dena.

Hala ere, bere ikuspegia ez dago guztiz garatua. 5 edo 6 urte arte itxaron beharko dute bi begiek modu koordinatu eta zehatzean lan egin dezaten.

JULEN M, NAIA, UNAX, URTZI, KEMEN, EKHI, ANDREI, JULEN I ETA ANDER.

1) Eseri haurra jesarleku txiki batean bere oinek lurra ukitzen dutelarik. Jarri bere arreta erakarriko duen jostailu edo elementu bat umearen ondoan jaiki eta harrapatu dadin.

descarga

2)  Ibiltzera bultzatzeko, objektuak hurrunean ipini eta umeak harrapatu ditzan aimatu.

images

3) Bere oreka eta bere gorputzaz duen pertzepzioa sendotzeko, enfokea lantzeaz gain, jarri objektuak lurrean umea makurtu behar izateko. Modu honetan elementua dagoen distantzia kalkulatu behar izango du. Gainera begi-eskuko koordinazioa estimulatuko duzu.

me agacho

4) Ona da motrizitate fina suspertzea; horretarako, haurrari arkatzak edo argizariak eskaini ahal dizkiozu nahi duena marrazteko.

gara

5) Puzle sinpleekin ere hasi daitezke.

puzle

Ekintza sinple guzti hauek haurren begien muskuluak sendotzen laguntzen dute eta begi biek elkarrekin lan egin dezaten ahalbidetzen dute. 

 

Jolastu eta jolastu agian baten bat nekatuta egongo da oraingoz. Horrela bada entzun eta ikusi zer berri dagoen. 

 

 

Euki duzue deskantzatzeko tartetxoa beraz jarrai dezala festak. Prest gorputza astintzeko guztiok? Aurrera ba.

Ondo pasa maspasa.  

 

Gaurkoz, bukatzeko…

KLIKATU

TXIPUN!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s