Zentzumenekin jarraituko dugu. Gaurkoan…
DASTAMENA
Dastamenaren bidez, jaten ditugun janarien zaporeak bereizten ditugu. Oinarrizkoak:
GOZOA GAZIA GARRATZA MINGOTSA
GOZO DIRA GOZO
SAGAR MADARIAK
MAHATS GEREZI ETA
MARRUBI GORRIAK
GOZOAK DIRA GOZO
MELOI ETA SANDIA
LARANJA PLATANO ETA
MUXIKA HORIAK.
Horrenbeste fruta, barazki, makarroi, izozki eta ogitarteko… Zelako gosea etorri zaidan.
Gaurkoan iharduera bakarra; sinplea eta erraza. Zapore desberdinak dastatzeko eta ezagutzeko aukera bakarra probatzea da; beraz goazen prestatzera.
Nik beti bezala proposamena egingo dut eta gero norberak erabakiko du nik esandakoa apropos ikusten duen ala aldatu beharra duen.
Ontzi desberdinetan jarriko dituzu (bakarra jarriz gero nahikoa da):
GOZOA
GAZIA
GARRATZA
MINGOTSA
Zer moduz joan da esperientzia? Zelako aurpegiak jarri ditu zapore desberdinak dastatzerakoan? Guztiak ikusi nahi ditut.
Erabilitako gunea eta baita umea bera garbitzeko momentu aproposa izan daiteke ipuintxo labur hauek entzuten dituzuen bitartean. “Ziur nau itsusupeteko masamorrie arma dauela eta”!!!
Agurtzeko momentua heldu da; baina ezin naiteke agurtu behar bezala ez bada.