Asteburu honetan arrain azoka ospatuko litzateke, baina egoerak jaia kalean ospatzea debekatzen digunez, gauden lekuan mahona soinean jarri, zapia kokotetik ipini eta goazen parrandara. Bai helduok eta baita umetxoak ere.
Gaurkoan erronka proposatzea tokatzen da, noski, osteguna bait da. Aste honetan dastamenan murgildu gara beraz egin beharrekoa erreza eta gozo gozoa da.
ERRONKA
Jada jaian murgilduta gaude. Arrain azokan guztiontzako aproposak diren ekintzak antolatzen dituzte. Baina umeentzako bat dago berezia eta batzuek beste batzuek baino gustokoagoa dutena. Ez duzue uste momentu aproposa dela umeek txupatxusa dastatzea erraldoiak ikusten diztuzten bitartean?
Animatzen zarete gorputza mugitzera?
ZELAKO ANBIENTIE!!!
“Laztan!!! Kriston anbientie dau baie txikitin@ mangata dau. Gaurkoz nehiku de, hurrengotan mas y mejor”.