UDA, BEROA, HONDARTZA

KAIXO, KAIXO!!!

Zer moduz daramatzazue egun euritsu hauek?

Nik behintzat, umore onez.

Ematen du berriz ere negura itzuli garela.

IMG-3212

 

Gezurra dirudi orain lau egun eguzkia txil zegoela.

 

giphy

Oraindik udaberrian gaude eta udaberriak ere gauza asko egiteko aukerak ematen dizkigu.

UDA BARRIKO LORA POLITA ABESTIA (klikatu)

Egia da denbora berez doala, jada ikasturte amaierara iristen gaude. Horrek gauza asko adierazten ditu: uda, beroa, hondartza, oporrak, askatasuna, jolasa, kresal usaina, harea, pistina… ate joka ditugula hurrenez hurren.

 

Aurton ez dakit txukun-txukun toalla luzatzeko aukerarik izango dugun, baina…

 

Gehienetan umeek izugarri disfrutatzen dute hondartzan.

Gazteluak, pasteltxoak, kroketak, zuloak… egiten.

 

Baita uretan plisti-plasta ere. Baina badaude baita ere harea gustuko ez duten umeak. Zuotariko baten  batek kontatu dit aurton umeak lehenengo aldiz harea ukitu duenean ez zaiola sentsazioa bat ere gustatu. Ez dela eroso sentitu.

Gaurkoan gaia zein den kontuan izanda eta jakinda zuotariko batzuk jada hondartzara joan zariela, oraingo honetan zeuok egindako ekintzak niri aurkeztea proposatzen dizuet. Pixka bat kontatu zelan izan den lehenengo egun hori, zer nolako aurpegia jarri duen umeak bai harea eta bai ura ukitzerakoan, zeintzuk jolasak egin dituzuen, zer nola pasatu duen umeak…

Eta hondartzara joan ez zaretenok urarekin edo beste zerbaitekin ihardueraren bat egin baduzue familian, ba horren barri emon adibidez.

Badakit sasoi honetan egin beharrekoak aldapan gora egiten zaizkigula, beraz ez larritu. Posible duzuen heinean egin itzazue gauzak.

Ez noa denbora gehiagorik eskatzen, aspaldi honetan denbora eskas bait dugu guztiok eta!

Bakoitzak bere erritmora eta ahal duenean egiten ditu gauzak.

 

KOLORE_KOLORE

 

AURRERA BIDEO

 

ZAINDU

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s