Kaixo guztioi!
Iritsi gara azken txanpara. Gaurko argitarapena azken aurrekoa da. Amaiera hurbil dugu beraz momentu berezi hau jagokon bezala “ospatzea” dut helburu.
Ikasturte hau berezia izan da. Tamalez, martxoaren 13an ikusi genuen elkar azkenengo aldiz. Pena handiz baina horrela etorri dira gauzak eta ezin egin ezer. Bakarkako batzarrean esan dizuedan bezala niretzako ikasturtea laburra baina sakona izan da. Gure artean bizi izandako momentu, tarte, egoera… guztiak bihotzean eramango ditut betirako.
Ikusi ez garen aldi luze honetan zuon seme-alabek izugarrizko aldaketa eman dute. Aldaketa hauek ikusteko aukera eman didazue argazki zein bideo bidez. Zuok batzuk ikusgai euki dituzue baina beste batzuk ez. Ikusi nahi?
Eta ez aurrerapausuak bakarrik beste hainbat egoera desberdin baita ere. Izugarri disfrutatzen dut nire umetxoak ikusterakoan.
Zelako poza norbere umea ikusterakoan ezta? Eta laguntxoak?
Beno gaurkoz uste dut nahikoa dela. Ostegunean berriz elkartuko gara eta ea zer berri dagoen.