Feed del blog

BUKATU DA, AKABO!!!

Kaixo, guztioi!

Azkenean iritsi da eguna, iritsi da elkarri GEROARTE esan beharreko eguna.

Egia esan niri agurrak ez zaizkit bat ere gustatzen. Beraz, utzi daigun agurtzeko tarte hori beste momentu baterako eta gozatu dezagun elkarrekin bizi izango dugun EZ AZKENENGO unetxo hau.  Gaur sorpresa askorekin bait nator zuengana.

Lehenengo eta behin, pixka bat gure betiko martxa jarraituz, joan den asteko blogean uda, hondartza, kresala… izan genituen ardatz eta horri buruz jaso ditudan berriak zabalduko dizkizuet.

Zuen seme-alabaren hondartzako lehen eguna nolakoa izan den jakiteko aukera eman didazue.

Aitarekin eta arrebarekin joan zen lehenengo egunean: hondartza ikusi zuen unean pozik egon zen, baina hondarra hankekin ukitu zuenean oso arraro sentitu zen eta aitari besoak eskatzen ibili zen, negarrez. Hasieran, ez zitzaion gustatu sentsazioa. Baina gutxika-gutxika konfidantza hartzen joan zen, arreba jolasten ikusten zuen eta azkenean animatu egin zen bera ere harea ukitzera eta jolas egitera. Hurrengo egunetan oso ondo, orain asko gustatzen zaio.

ESKERRIK ASKO AMATXU ETA AITATXU

 

AURRERA BIDEO

Argazkiak eta bideoak ikusita agerian gelditu dira umeek bizi izandako emozioak eta sentimenduak: poza, nazka, jakinmina, gozamena…

 

Jarrai dezagun gure tartetxo honetan oroitzapenez gozatzen. Gogoan dituzue zuen seme-alaben lehenengo ikastola egunak? Eta ondorengoak?

Zenbat aldiz galdetu diozue zeuon buruari: zelan egongo ete da? zer egiten ete dago? Aukera izango banu zulotxu batetik ikustekooo tenor

 

Momentu berean bizitzeko eta ikusteko aukerarik ez duzue eduki baina inoiz ez da berandu.

AURRERA BIDEO

Zelan gelditu zaizue gorputza?

IMG-3488

Niri honela.

Pena handia ematen dit GEROARTE esan beharrak baina bizitzak aurrera jarraitzen du eta zuen seme-alabek, nire txikitxoek beraien bidea jarraitu beharra dute. Bide horretan elkar ikusiko dugu eta posible dudan heinean hor egongo naiz laguntzeko prest.

Aitortu behar dizuet urte hau berezia izan dela zentzu guztietan. Horregatik nire oroitzapenean toki berezi batean geldituko da.

Ezin naiz agurtu ESKERRIK BEROENAK eman barik zuori, GURASOOI. Zuen laguntza barik ezin izango nukeen lan hau aurrera eraman eta.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Nahiz eta argazkietan ez agertu: ITSASNE, PATXI, MAITE, ALMIKE, MIKEL, VANESA, JON, VASILE, PARASCHIVA, LEIRE, DAVID, IKER eta MAITE badakit zuok ere hor egon zaretela.

 

ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ

 

GEROARTE

 

 

 

 

 

TIK-TAK, TIK-TAK

Kaixo guztioi!

Iritsi gara azken txanpara. Gaurko argitarapena azken aurrekoa da. Amaiera hurbil dugu beraz momentu berezi hau jagokon bezala “ospatzea” dut helburu.

Ikasturte hau berezia izan da. Tamalez, martxoaren 13an ikusi genuen elkar azkenengo aldiz. Pena handiz baina horrela etorri dira gauzak eta ezin egin ezer. Bakarkako batzarrean esan dizuedan bezala niretzako ikasturtea laburra baina sakona izan da. Gure artean bizi izandako momentu, tarte, egoera… guztiak bihotzean eramango ditut betirako.

Ikusi ez garen aldi luze honetan zuon seme-alabek izugarrizko aldaketa eman dute.  Aldaketa hauek ikusteko aukera eman didazue argazki zein bideo bidez. Zuok batzuk ikusgai euki dituzue baina beste batzuk ez. Ikusi nahi?

JULEN I

KATALIN

JULEN M

JULEN M

JULEN M

KEMEN

MIKEL

Eta ez aurrerapausuak bakarrik beste hainbat egoera desberdin baita ere. Izugarri disfrutatzen dut nire umetxoak ikusterakoan.

EKHI eta KEMEN

EKHI

EKHI

KEMEN eta EKHI

JULEN I

JULEN M

KATALIN eta NAIA

KATALIN

MAREN

MIKEL

URTZI

URTZI

JULEN I

URTZI

Zelako poza norbere umea ikusterakoan ezta? Eta laguntxoak?

Beno gaurkoz uste dut nahikoa dela. Ostegunean berriz elkartuko gara eta ea zer berri dagoen.

BITARTEAN

ONDO IZAN ETA ZAINDU.

UFA-UFA, PLISTI-PLASTA, BERURI.

Gaur eguena, hemen gaude berriz ere. Kaixo guztioi.

Lehenengo eta behin gaur arte egin dugun bezala, joan den asteko iharduera eta erronkaren emaitzak dituzue ikusgai hurrengo bideotxo hauetan.

AURRERA IHARDUEREN BIDEOA

AURRERA BIDEO

AURRERA ERRONKAREN BIDEOA

Martitzeneko argitarapenean iharduera bezala proposatu nizuen hondartzara joan baldin bazarete lehenengo esperientzi horren berri eman diezadazuen.

 

Edo-eta, uragaz edo beste zerbaitegaz egindako ekintzaren bat kontatzeko.

 

 

Aipatutakoa kontuan izanik, hona hemen aste honetako erronka.

UFA-UFA

Ura oinarritzat hartuz umearen argazki bat.

 

Proposamena oso anitza da: hondartzan, zelaian urezko globoekaz jolasten…

 

 

IRRIKITAN NAGO NIRE TXIKITXOAK UFA-UFA IKUSTEKO.

 

ELKAR IKUSI ARTE.  

UDA, BEROA, HONDARTZA

KAIXO, KAIXO!!!

Zer moduz daramatzazue egun euritsu hauek?

Nik behintzat, umore onez.

Ematen du berriz ere negura itzuli garela.

IMG-3212

 

Gezurra dirudi orain lau egun eguzkia txil zegoela.

 

giphy

Oraindik udaberrian gaude eta udaberriak ere gauza asko egiteko aukerak ematen dizkigu.

UDA BARRIKO LORA POLITA ABESTIA (klikatu)

Egia da denbora berez doala, jada ikasturte amaierara iristen gaude. Horrek gauza asko adierazten ditu: uda, beroa, hondartza, oporrak, askatasuna, jolasa, kresal usaina, harea, pistina… ate joka ditugula hurrenez hurren.

 

Aurton ez dakit txukun-txukun toalla luzatzeko aukerarik izango dugun, baina…

 

Gehienetan umeek izugarri disfrutatzen dute hondartzan.

Gazteluak, pasteltxoak, kroketak, zuloak… egiten.

 

Baita uretan plisti-plasta ere. Baina badaude baita ere harea gustuko ez duten umeak. Zuotariko baten  batek kontatu dit aurton umeak lehenengo aldiz harea ukitu duenean ez zaiola sentsazioa bat ere gustatu. Ez dela eroso sentitu.

Gaurkoan gaia zein den kontuan izanda eta jakinda zuotariko batzuk jada hondartzara joan zariela, oraingo honetan zeuok egindako ekintzak niri aurkeztea proposatzen dizuet. Pixka bat kontatu zelan izan den lehenengo egun hori, zer nolako aurpegia jarri duen umeak bai harea eta bai ura ukitzerakoan, zeintzuk jolasak egin dituzuen, zer nola pasatu duen umeak…

Eta hondartzara joan ez zaretenok urarekin edo beste zerbaitekin ihardueraren bat egin baduzue familian, ba horren barri emon adibidez.

Badakit sasoi honetan egin beharrekoak aldapan gora egiten zaizkigula, beraz ez larritu. Posible duzuen heinean egin itzazue gauzak.

Ez noa denbora gehiagorik eskatzen, aspaldi honetan denbora eskas bait dugu guztiok eta!

Bakoitzak bere erritmora eta ahal duenean egiten ditu gauzak.

 

KOLORE_KOLORE

 

AURRERA BIDEO

 

ZAINDU

 

 

UKITUZ, ESPERIMENTATUZ, SENTSAZIO BERRIAK BIZITZEN.

KAIXO, zer moduz? Zelan doa dena?

Lehenengo eta behin esan behar dizuet jakin dakidala egunotan dagoen eguraldiagaz eta kalean egoteko dugun denporea luzatu digutelako iharduerak eta erronkak egiteko denpora faltaz zabiltzatela. Normala den moduan. Mesedez, ez larritu. Nik proposamenak baino ez ditut egiten, ez dira derrigorrez egin beharrekoak. Halan da be hitz ematen dizuet saiatuko naizela gaurtik eta ikasturtea bukatu arte proposatuko ditudan guztiak arin eta errez egitekoak izatea.

Joan den astean usaimena lantzeko iharduera batzuk proposatu nituen. Hona hemen adibide batzuk:

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

KLIKATU beste adibide bat ikusteko.

 

Egunotan ez duzu asmatu kaletik zehar zindoazela edo etxeko leihotik “itsusupeteko” usain gozoa? Fin ibili zarie madalena gozoak prestatzen.

AURRERA BIDEO

 

Gaur erronka berria proposatzea tokatzen zait. Kontuan izanda aste honetan ukimena lantzen aritu garela. Hemen doa aste honetako erronka:

 

UKITUZ, ESPERIMENTATUZ, SENTSAZIO BERRIAK BIZITZEN

 

IMG-2960

 

IMG-2961

 

IMG-2962

 

IMG-2963

 

 

IMG-2965

 

MEIDEK ETA PAUSUEK:

♠ Gelatina sobre bat erabiltzen badugu:

  1. Litro erdi ur berotzen jarri irikindu arte.
  2. Urak irikindu duenean sobrea bota.
  3. Ura eta hautsa ondo nahastu.
  4. Nahasketari litro erdi ur natural edo hotz bota.
  5. Ontzi haundi, zein tamaina desberdinetako ontzietara bota.
  6. Ontziak hozkailuan sartu gelatina “kuajata” gelditu arte.
  7. “Kuajata” dagoenean hozkailutik atera eta hasi dadila festa.

♠ Gelatina sobre bi erabiltzen baditugu uraren kantitatea bizkoiztu egingo litzateke.

 

IMG-2966

Aukeratu dezakezu umeak gogoko dituen jostailuak eta gelatina artean ezkutatu.

 

IMG-2972

 

IMG-2979

 

IMG-2989

 

Zergatik gustatzen zaigu horrenbeste jolas sentsoriala?  Eta zergaitik da hain onuragarria?

Jolas sentsoriala, haurrentzako, ikasteko euskarri zoragarria da, haurrek beren ingurunea esploratuz, sentituz eta ondo pasatuz ikasten baitute jaiotzetik. Esperientzia horiek funtsezkoak dira haientzat, batez ere txikiak direnean; zentzumenak eta trebetasunak garatzen laguntzen dietelako.

 

BESTE BARIK

ONDO PASA, MASPASA!!!

 

ZENTZUMENAK (5)

KAIXO, zer moduz gaude?

Atzo hilabete berrian sartu ginen, ekainean. Ikasturte amaiera ate joka dugu baina oraindik pixka bat gelditzen zaigunez aprobetxatu dezagun.

Gaurko argitarapenarekin zentzumenekaz bukatzen dugu. Lantzeko faltatzen zaigun azkena, UKIMENA da.

hands-on

Ukimenaren bidez gure inguruko gauzen forma, hotz-beroa eta bibrazioak jaso ditzakegu.

 

Gaian murgiltzeko dantzatzera eta abestera gonbidatzen zaitut.

 

 

 

 

 

 

 

Zer, neka-neka eginda? Zenbat dantza!!!

Lasai hartu eta entzun ea oraingo honetan Pupuk eta Lorek zer kontatzen dizuten.

 

 

 

Aprobetxatu duzu ipuina entzuten zenuen bitartean deskantsatzeko?

Oraingo honetan ukimena esperimentazioaren bitartez landuko dugu. Umeek Kuriositatea dute eta kuriositate hori definitzeko ukitu beharra dute. Zerbait begi bistan jarriz gero beraien lehenengo erreflexua hartzea, ukitzea da. Eskua berehala luzatzen dute. Beraz gaur beraien kuriositatea pizten saiatuko naiz eta helburua beraiek, ukituz,  kuriositate hori definitzea lortzea izango da. Esperimentazio iharduera hauetan testura desberdinak eta tenperatura desberdinak (hotza eta beroa) ezagutzeko aukera zabalduko diet. Beraz hasi gaitezan.

Baina hasi baino lehen pare bat ohar:

1) Beti esaten dudan bezala, nik proposatu egiten dut eta gero zuek duzuen materialaren arabera erabakitzen duzue. 

2) Esperimentatzeko orduan, umeek eskuak zein oinak erabili ditzakete. Ontzietan edo lurrean jarri ditzakezue testura ezberdinetako materialak beraiek ukitzeko esku zein oinez. 

Lehenengo eta behin testura desberdinak: 

 

IMG-2856

 

IMG-2857

Kotoia eskaini edo eskuerara jarri diozunean zein izan da bere lehenengo erreakzioa?Zein sentsazio eman dio kotoia ukitzeak?

 

IMG-2872 (1)

 

IMG-2874

 

IMG-2875

 

IMG-2876

 

IMG-2877

 

IMG-2878

 

IMG-2873

 

IMG-2881

 

Ondoren tenperatura desberdinak: 

 

IMG-2883

 

ETA BETIKOLEZ BUKATZEKO AURRERA BIDEO

NEURE/GEURE GOZOKITXUEK

 

 

OSTEGUNERARTE, ONDO IZAN. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MMMMMM…

HEMEN GAUDE, TA POZTUTZEN NAIZ…

 

Zelan doa astea? Zer moduz joan dira usaimen iharduerak?

Pixka bat denboran atzez eginez, joan den astean dastamenari buruzko iharduerak eta erronka proposatu nizuen. Ikusi nahi nola moldatu diren gure artistak?

AURRERA BIDEO (iharduerak)

 

AURRERA BIDEO (erronka)

 

Norbaitek bai iharduera zein erronka egin nahi baditu INOIZ EZ DA BERANDU, ANIMATU!!! ORAIN ARTEKOAK ETA ETORRI DATOZENAK!!!

Gaur osteguna, erronkaren eguna. Zer ete da gaurkoan proposatuko zaiguna?

IMG-2593

 

USAIMENA-DASTAMENA, DASTAMENA-USAIMENA

 

 

Sukaldaritzan trebatuko gara. Umeak txikiak izan arren eman iezaiozue aukera laguntzeko, posible den heinean, noski. Osagaiak nahastu adibidez. Ea zer moduz moldatzen zareten. Gaurko erronka:

MADALENA GOZO-GOZOAK

 

IMG-1724

 

 

IMG-1725

“MEIDEK”: 

♣ 200gr irin

♥ 50ml esne

♦ 125gr azukre

♣ 3 arrautza

♥ legamia 8gr gutxi gora behera (royal sobre bat)

♦ 100ml oliva olioa

 

IMG-2688

 

IMG-2706

 

IMG-2714

 

IMG-2715

 

IMG-2716

 

IMG-2729

 

IMG-2743

 

IMG-2745

 

ZELAN EGIN?

Bol handi batera:

1) Arrautzak bota eta irabiatu. 

2) Irina bota eta irabiatuz nahastu. 

3) Azukrea bota, irabiatzen jarraitu. 

4) Legamia bota, irabiatzen jarraitu. 

5) Esnea bota, irabiatzen jarraitu. 

6) Olioa bota, irabiatzen jarraitu. 

Osagai guztiak ditugu jada nahastuta. 

Nahasketa dagoen moduan hozkailuan sartu 10 minutuz.

Labea berotzen jarri nahasketaz ontziak betetzen ditugun bitarten (ontziak erdia baino pixka bat gehiago bete behar dira).

Labea 180° tan jarri, prest dugun bandeja sartu eta 20 minutu labe barruan euki ostean…

 

ON EGIN!!!

 

ZENTZUMENAK (4)

Kaixo familiak!!!!

Zer moduz joan da asteburua?

Disfrutatu duzue posible izan den neurrian? Nik bai, topera aprobetxatu dut.

 

 

Eta badakit zuok ere.

ARRAIN AZOKA

 

giphy

 

 

Aste honetan, zentzumenekin jarraituz, usaimenaren txanda da.

“Usaimena omen da zentzumenik sentikorrena eta baita primitiboena ere”,

Usain berri gehienak haurtzaroan deskubritzen ditugunez, ulertzekoa da usainek, batez ere, haurtzaroko oroitzapenak ekartzea.

Usain hauetariko baten batek txikitako oroitzapenik ekartzen dizu? Zein zan zurea? Eta zure umearena gaur egun?

 

Zelako sentsazio polita den usain gozoak usaintzea. Bazkariak, arropa garbitzeko produktuak, lorak…

 

Baina jakin dakigu usainaz gain kiratza ere badagoela. Umeek eta ez hain umeek esaten duten modura: usain txarra. Kaka, puskerra, ustela, arraina…

 

Gaiarekin lotutako iharduera usaintzea izango da; gauza desberdinak usaintzea. Batzuk gozoak eta beste batzuk ez gozoak. Betikolez nik adibide batzuk jarriko ditut baina zeuon esku utziko dut hautaketa egiteko ardura.  Etxean duzuena kontuan izanik.

 

ATSE

 

ATSEGI

 

DESA

Zelan joan da usaimen hori? Lortu duzu umeak eskainitakoa usaintzea? Zelako aurpegia jarri du umeak? Gustatu zaio esperientzia?

 

Hain famatuak diren Pirritx, Porrotx eta Mari Motots hirukotetik guztiok dakigu Porrotx oso abila dela puzkerrak botatzen.

 

 

Eta umeei zenbat gustatzen zaien? Zelako barregurea ematen dien?

Hurrengo ipuintxoa usaimenari buruz da baita ere.

 

 

Gelan geundenean norbaitek kaka egiten zuenean andereñok beti esaten zuen: PUF

 

Amaitzeko, niri gehien gustatzen zaidan atala. Gurasook zeuon seme-alaben argazki eta bideoak bialtzen dizkidazuenean. Ez naiz nekatzen, zenbat eta gehiago bidali andereño pozago.  Segi bialtzen agortzen bait daude argazkiak eta.

giphy (1)

 

IKUSI ETA GOZATU

OSTEGUNEAN GEHIAGO!!!

ÑAM, ÑAM, ÑAM

th

IKUSI MAKUSI

 

 

azoka

 

Asteburu honetan arrain azoka ospatuko litzateke, baina egoerak jaia kalean ospatzea debekatzen digunez, gauden lekuan mahona soinean jarri, zapia kokotetik ipini eta goazen parrandara. Bai helduok eta baita umetxoak ere.

Gaurkoan erronka proposatzea tokatzen da, noski, osteguna bait da. Aste honetan dastamenan murgildu gara beraz egin beharrekoa erreza eta gozo gozoa da.

ERRONKA

 

txup

 

 

 

txupi

 

 

IMG-2255

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

sandi

 

 

sartzen

 

jaten

 

 

Jada jaian murgilduta gaude. Arrain azokan guztiontzako aproposak diren ekintzak antolatzen dituzte. Baina umeentzako bat dago berezia eta batzuek beste batzuek baino gustokoagoa dutena. Ez duzue uste momentu aproposa dela umeek txupatxusa dastatzea erraldoiak ikusten diztuzten bitartean?

 

 

Animatzen zarete gorputza mugitzera?

 

 

        

ZELAKO ANBIENTIE!!!

 kris

 

KLIKATU

 

“Laztan!!! Kriston anbientie dau baie txikitin@ mangata dau. Gaurkoz nehiku de, hurrengotan mas y mejor”.

 

 

 

 

ZENTZUMENAK (3)

KLIKATU

KLIKATU

Zentzumenekin jarraituko dugu. Gaurkoan…

DASTAMENA

 

ahoa

 

Dastamenaren bidez, jaten ditugun janarien zaporeak bereizten ditugu. Oinarrizkoak:

                          GOZOA        GAZIA           GARRATZA     MINGOTSA

 

GOZO DIRA GOZO

SAGAR MADARIAK        sagarra      pera

 

MAHATS GEREZI ETA  mahatsa  kereiza

MARRUBI GORRIAK  mailuki

GOZOAK DIRA GOZO

MELOI ETA SANDIA    melon      sandia

LARANJA PLATANO ETA    naranja    platano

MUXIKA HORIAK.  muxika

 

 

 

 

 

 

 

Horrenbeste fruta, barazki, makarroi, izozki eta ogitarteko… Zelako gosea etorri zaidan.

 

Gaurkoan iharduera bakarra; sinplea eta erraza. Zapore desberdinak  dastatzeko eta ezagutzeko aukera bakarra probatzea da; beraz goazen prestatzera.

Nik beti bezala proposamena egingo dut eta gero norberak erabakiko du nik esandakoa apropos ikusten duen ala aldatu beharra duen.

Ontzi desberdinetan jarriko dituzu (bakarra jarriz gero nahikoa da):

GOZOA

azukrea            txokolatea

 

GAZIA

gatza                       saladitos

 

GARRATZA

limon                          laranja

 

MINGOTSA

 

pomelo

KLIKATU

 

Zer moduz joan da esperientzia? Zelako aurpegiak jarri ditu zapore desberdinak dastatzerakoan? Guztiak ikusi nahi ditut.

Erabilitako gunea eta baita umea bera garbitzeko momentu aproposa izan daiteke ipuintxo labur hauek entzuten dituzuen bitartean.  “Ziur nau itsusupeteko masamorrie arma dauela eta”!!!

 

 

 

Agurtzeko momentua heldu da; baina ezin naiteke agurtu behar bezala ez bada.

 

KLIKATU

AKABO!!!