Kaixo, guztioi!
Azkenean iritsi da eguna, iritsi da elkarri GEROARTE esan beharreko eguna.
Egia esan niri agurrak ez zaizkit bat ere gustatzen. Beraz, utzi daigun agurtzeko tarte hori beste momentu baterako eta gozatu dezagun elkarrekin bizi izango dugun EZ AZKENENGO unetxo hau. Gaur sorpresa askorekin bait nator zuengana.
Lehenengo eta behin, pixka bat gure betiko martxa jarraituz, joan den asteko blogean uda, hondartza, kresala… izan genituen ardatz eta horri buruz jaso ditudan berriak zabalduko dizkizuet.
Zuen seme-alabaren hondartzako lehen eguna nolakoa izan den jakiteko aukera eman didazue.
Aitarekin eta arrebarekin joan zen lehenengo egunean: hondartza ikusi zuen unean pozik egon zen, baina hondarra hankekin ukitu zuenean oso arraro sentitu zen eta aitari besoak eskatzen ibili zen, negarrez. Hasieran, ez zitzaion gustatu sentsazioa. Baina gutxika-gutxika konfidantza hartzen joan zen, arreba jolasten ikusten zuen eta azkenean animatu egin zen bera ere harea ukitzera eta jolas egitera. Hurrengo egunetan oso ondo, orain asko gustatzen zaio.
ESKERRIK ASKO AMATXU ETA AITATXU
Argazkiak eta bideoak ikusita agerian gelditu dira umeek bizi izandako emozioak eta sentimenduak: poza, nazka, jakinmina, gozamena…
Jarrai dezagun gure tartetxo honetan oroitzapenez gozatzen. Gogoan dituzue zuen seme-alaben lehenengo ikastola egunak? Eta ondorengoak?
Zenbat aldiz galdetu diozue zeuon buruari: zelan egongo ete da? zer egiten ete dago? Aukera izango banu zulotxu batetik ikustekooo
Momentu berean bizitzeko eta ikusteko aukerarik ez duzue eduki baina inoiz ez da berandu.
Zelan gelditu zaizue gorputza?
Niri honela.
Pena handia ematen dit GEROARTE esan beharrak baina bizitzak aurrera jarraitzen du eta zuen seme-alabek, nire txikitxoek beraien bidea jarraitu beharra dute. Bide horretan elkar ikusiko dugu eta posible dudan heinean hor egongo naiz laguntzeko prest.
Aitortu behar dizuet urte hau berezia izan dela zentzu guztietan. Horregatik nire oroitzapenean toki berezi batean geldituko da.
Ezin naiz agurtu ESKERRIK BEROENAK eman barik zuori, GURASOOI. Zuen laguntza barik ezin izango nukeen lan hau aurrera eraman eta.
Nahiz eta argazkietan ez agertu: ITSASNE, PATXI, MAITE, ALMIKE, MIKEL, VANESA, JON, VASILE, PARASCHIVA, LEIRE, DAVID, IKER eta MAITE badakit zuok ere hor egon zaretela.
ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ
GEROARTE